XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zori onez gazteak - zaarrak premiñarik ez ote?- Bizkaian eta Euskalerrian, zentzunera biurtuz doaz, geienak beiñik-bein.

- Kultura barrutian, nola ikusten dezu gazteria?.

- Egundokorik geien ikasten da gaur; Bizkai`ko eskola-ikastola ta Bilbao`ko Ikastetxe nagusietan erakutsi ta ikasten dana, ez dago zetan aipaturik.

Noizik bein kexaz dabiltz ikasleak Deustu aldekoak diñot ikassaillean koxkak jarri nairik dabiltzanen aurka: ba-dira ikastaro bitartean, gazteak politika auzian naasi gurarik dabiltzanak, Ikastetxe oietara lenengoz doaztenai buru-garbiketa galantak egiñaz sarri: mingain txarrak orrela diote.

Ikastaroa, ordea, naiz-ta bere garaian ona izan, ez da politikarako, gure erria nolako politikaz jaurri, kulturatu, eskolatu ta obetu bear dugun ikasi ta jakin dezagun baizik Bakoitzari berea, ta bere orduan.

Ikasi ezik, nola jakin?.

Ikasle ona ez danak, onik zer erakutsiko?.

Gaur, zori onez, abagune aukerakoa dute gure gazteak ikasteko.

Eta ikasi bearra dago.

Au ere aitortu bear, guraso askoren illeta da-ta: neke ta izerdi guztiak emateko gertu daude bizkaitar gurasoak, seme-alabak eskolaz ta kulturaz jabetu ditezen; gazteen aldetik, ordea, zentzunik ezpada arrisku ikaragarria dago gurasoak lan neketsu ta jarraikoz irabazitako txanponak alperrik txautu ta aien bizkar par-egiteko.

Lotsagarri litzateke, bizardun gazteentzat batez ere.

Kulturatu bitez, gero erria, euskal erria kulturatzeko!.

- Jai ta igandeetan gazte asko dijoaz mendira ta ondartzara... nola ikusten duzu ori?.

- Ondo! Urte batzuk dirala, iritzibatze bat egin zuten Bilbao`n, ots: zein dan obea mendia ala ondartza.

Biak dituzu eder osasunerako.

Gaur ba-da lanik Euskalerrian, batzuk lantegi, denda, tailler eta ofizinetan, eta beste batzuk ikasten eta erakusten.

Bai auek eta bai aiek lasaialdiak bear dituzte, jarraiko lanak berebiziko nekea ekarri daroa-ta.

Mendiko eguzkia ta aizea bikaiñak dira; baita itxasoko kresala, yodo ta abar ere, ederrak dira osasuna zaintzeko.

Bakoitzak daki zein zaion ederren, itxas-ondoa ala mendi-gaillurra.

Biak dituzu eder, baiña iritzi-batze artatik atera zanez, mendigoizaleak era geiago du bere soin-gorputzari sendabide obea ar-azteko.

Ur-ertzetako bustialdi ta egotaldiak egokiak izan arren, askoz ederragoak dira mendirik mendi egiñiko txango osasuntsuak.

Euskaldunontzat, gaiñera, egoki ta eder zaigu geure lurraldeko txoko ta ezkutu zoragarriak ezagutu ta maitatzea.

Kultura bide bat dugu mendiz ta bazterrez ibiltea.